Albisteak > Etxebizitzen alokairu ordenantza

Etxebizitzen alokairu ordenantza

UHARTEKO UDALEKO ETXEBIZITZA ETA GARAJEEN ALOKAIRUA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA, FAMILIA ETA 30 URTETIK BEHERAKO GAZTEENTZAT, BEHIN BEHINEAN ONARTUA.

Urriaren 29an Uharteko Udalbatzak, etxebizitza eta garajeen alokairua arautzeko ordenantza, 30 urtetik beherako familia eta gazteentzat, behin behinean onartu zuen.

Oraingoz, ordenantza jendaurrean dago, kontsultatu, alegazioak aurkeztu edo eragozpenak jarri nahi dituen edonork egin dezan.

Erreklamazio hauek aurkeztu beharko dira egoitza elektroniko bidez edota udal bulegoetan, aurretiko hitzordua finkatuta.

Etxebizitzen alokairu ordenantza