Zerbitzuak > Kultura > Kulturaren Diagnostikoa

Kulturaren Diagnostikoa

Diagnóstico Compatido de la Cultura en Huarte

Helburua

Uharteko Udalak, Kultura Zerbitzuaren bidez, azterketa parte-hartzailea eta hausnarketa-prozesua abian jarri ditu, eragileen eta/edo pertsonen ikuspegi askotarikoak jasoko dituen Uharterako Kulturaren Plan Estrategikoaren oinarriak ezartzeko xedearekin.

 

Asmoa da plan estrategikoaren garapenaren lehen fasearekin 2021 honetan hastea, hau da, Uharteko kulturari buruzko diagnostiko parte-hartzailea egitea eta udalerriko etorkizuneko Kultura Planaren ildoak zirriborratzea. Alderdi politikoa, teknikoa eta asoziatiboa inplikatuz, baita Uharteko bizilagunak ere. Parte-hartzea sustatzen duten metodologia egokiekin.

Honako eremu hauen azterketa estrategikoa egitea planteatzen da:

  • Kultura Uharten: kulturaren pertzepzioa, programak, ekimenak.
  • Kulturaekipamenduak eta -zerbitzuak.
  • Uharteko elkartesarea eta kulturarekin lotutako kultura-eragileak.
  • Gobernantza eta partaidetza-eredua kultura-arloan.

Diagnostiko horrek balioko du etorkizuneko Uharteko Kultura Planaren oinarri izango diren elementu estrategikoak edo ardatzak identifikatzeko, eta diagnostikoaren azken txosten batekin eta planaren ildoen zirriborroarekin amaituko da. 2021. urtearen amaieran aurkeztuko da jendaurrean.

Parte hartzeko bideak eta hedapena

Parte hartzeko hainbat bide daude:

  1. Herritarrei zuzendutako inkesta, honako hauen inguruko balorazioak eta iritziak jasotzeko: AZPIEGITURAK, KULTUR ESKAINTZA, ERAGILEAK, ESTRATEGIAK, KULTUR KONTSUMOAREN OHITURAK ETA EREDUAK, etab. Parte-hartzea bi eratakoa izango da:
    • ONLINE PARTE-HARTZEA/WEB-ORRIA: EGIN INKESTA ORAIN

    • GALDETEGIAK PAPEREAN JASOTZEKO POSTONTZIA, UDALERRIKO GUNE ESTRATEGIKOETAN: udaletxean, kultur etxean, Plazaldean, liburutegian, erretiratuen klubean, kiroldegian, Ugazten, etab.
  2. Gogoeta-laborategiak identifikatutako diagnostiko-elementuetan sakontzeko eta inkestatik lortutako ideiak, proposamenak, balorazioak eta ikaskuntzak kontrastatzeko. Bi laborategi aurreikusten dira:
  • HERRITARREN LABORATEGIA
  • KULTURA- ETA SORMEN-ERAGILEEN LABORATEGIA

Informazioa webgunean, tokiko komunikabideetan, kultur etxeko sare sozialetan eta abarretan zabalduko da.

 

Prozesuaren egutegia
  • Diagnostikoa eraikitzeko lan-prozesuaren aurkezpena Kultura Koordinakundeari: apirilak 12
  • Diagnostikoa eraikitzeko lan-prozesuaren aurkezpena Udaleko Kultura Batzordeari: apirilak 26
  • Uharten kulturaren diagnostikoa eraikitzeko prozesuaren aurkezpen publikoa: maiatzak 20
  • Elkarrizketak Uharteko kultura-eragileei: maiatza-ekaina
  • Herritarrei inkesta: 2021eko ekaina-iraila
  • Gogoeta-laborategiak: urria
  • Azken txostenaren aurkezpena: 2021eko amaiera
Albisteak

Lan-plana Udaleko Kultura Batzordearekin aurkeztea eta kontrastatzea

Uharteko kulturaren diagnostikoa eraikitzeko prozesua jendaurrean aurkeztea

Herritarrei inkesta abian

 

Materialak
Harremanetarako