Udala > Lege oharrak

Lege oharrak

PRIBATUTASUN POLITIKA

Nor da zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna?

Arduraduna

Identitatea: Uharteko Udala [P3112100G]

Helbide Postala: San Juan plaza, 1. Uharte. 31620

Telefonoa: 948330761

Posta elektronikoa: ayuntamiento@huarte.es

 

Datuak Babesteko ordezkaria

Harremanetarako datuak: ayuntamiento@huarte.es

Ohiko Posta: Erregistro orokorra. San Juan plaza, 1. Uharte. 31620

Zein da zure datuen tratamendua egitearen helburua?

Eskuratutako informazioaren tratamendua egitearen helburua da administrazio-espedienteak eta horien ondoriokozko jarduerak bideratu ahal izatea.

Zenbat denboran gordeko ditugu zure datuak?

Administrazio-araudiak agintzen dituen lege-betebeharrak bete ahal izateko behar den denboran biltegiratzen ditugu datuak, eta beti ere, informazioa gordetzeko gutxieneko denbora betez. Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko Lege Organikoaren 26. artikuluan araututakoaren arabera, Erakunde honek datuen tratamendua egiteko zilegitasuna izango du interes publikorako artxibatu daitezen, beti ere artxiboen eta dokumentazioaren indarreko araudia betez.

Erabaki automatizatuak existitzen dira?

Erakunde honek erabaki automatizatuak har ditzake urriaren 1eko Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 40/2015 Legearen 41. artikuluak ematen duen lege-estalduran oinarrituta. Hau da, administrazio-prozedura baten esparruan baliabide elektroniko hutsen bidez egindako eta inork esku hartu gabeko edozer ekintza edo jarduera dira erabaki automatizatuak.

Erabaki automatizatuak hartzeko aukera araudi propio batean arautu beharko da, non honako hauek definituko diren: zehaztapenak, programazioa, mantentze-lanak, gainbegiratzea eta kalitate-kontrola. Araudi hori Erakunde honen egoitza elektronikoan izango dute eskuragarri herritarrek.

Zein da zure datu pertsonalen tratamendurako legitimazioa?

Zure datuen tratamendua egiteko oinarri legala helburu bat betetzea da, interes publikoaren mesederako edo botere publikoak gauzatzeko egiten dena, urriaren 1eko Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen arabera.

Zein izango dira zure datuak jakinaraziko zaizkien hartzaileak?

Datuak beste Administrazio Publiko batzuei jakinaraziko zaizkie lehen aipatutako helburuak betetzeko beharrezkoa den kasu guztietan, beti ere hori babesten duen legezko araudi bat existitzen bada.

Gainera, erakunde honek GESTIONA tresna kontratatu du ESPUBLICO SERVICIOS PARA LA ADMINISTRACIÓN S.A. izeneko enpresarekin, datuen tratamendua egiteaz arduratu dadin, alderdi bien artean sinatutako enkargu-kontratuaren arabera.

Zer nolako eskubideak dituzu emandako datuen inguruan?

Edozein pertsonak du eskubidea erakunde honetan bere datu pertsonalak tratatzen ari diren ala ez jakiteko.

Interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonalak eskuratzeko, beren datuak gordetzeko epea izateko, baita tratamenduaren xede diren datuen kopia bat lortzeko ere.

Era berean, datuak zuzentzeko eskubidea du, okerrak badira. (Adibidez, zure helbidea zuzentzea, izena aldatzea eta abar eska dezakezu).

Interesdunek eskubidea dute tratamendua mugatzeko; horretarako, arduradunari eskatu beharko diote, eta arduradunak datuen tratamendua eten beharko du herritarrek beren datuak zuzentzeko edo ezabatzeko eskatzen dutenean, eskaera ebatzi arte.

Interesdunek ezabatzeko eskubidea erabili ahal izango dute (ahazteko eskubidea), baldin eta DBEOan zerrendatutako inguruabarrak gertatzen badira eta DPB-EDB Lege Organikoaren 15. artikuluan araututakoaren arabera.

Ukituak tratamenduaren aurka egiteko eskubidea erabil dezake, betiere bere egoera pertsonalarekin zerikusia duten arrazoiengatik, salbu eta interes legitimoa egiaztatzen bada, edo erreklamazioak gauzatzeko edo defendatzeko beharrezkoa bada. Era berean, tratamenduaren xedea zuzeneko marketina denean.

Interesdunak datuak formatu egituratuan, erabilera arruntean eta irakurketa mekanikoan eskuratzeko eta tratamenduaren beste arduradun bati transmititzeko eskubidea izango du, baldin eta tratamendua adostasunean oinarritzen bada edo bide automatizatuetatik egiten bada.

Interesdunek aurreko paragrafoetan zerrendatutako eskubideak baliatu ahal izango dituzte, erakunde honen egoitza elektronikoan eskuragarri dauden formularioen bidez edo bertara idazki bat bidaliz, postaz.

Izapide elektronikoak

Zuzenketa-, ezabapen-, mugapen-, eramangarritasun- edo aurkakotasun-eskubideak gauzatzea izaera pertsonaleko datuen inguruan

Informazioa

Instantzia deskargatu

Izapide elektronikoa

Eskuratzeko eskubidea gauzatzea (izaera pertsonaleko datuak)

Informazioa

Instantzia deskargatu

Izapide elektronikoa

Noiz erabil dezaket erreklamazio-eskubidea Kontrol Agintaritzaren aurrean?

Erreklamazioa aurkeztu ahalko duzu Datuak Babestearen gaineko Kontrol Agintaritza eskudunaren aurrean, bereziki zure eskubideak gauzatzean gustura geratu ez zarenean; horretarako, bidal ezazu idatzi bat Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren helbide honetara, Jorge Juan kalea, 6, 28001 Madril, edo sar zaitez webgunean: https://sedeagpd.gob.es/sede-electronica-web/