Zerbitzuak > Udaltzaingoa > Ematen diren zerbitzuak

Ematen diren zerbitzuak

Ematen diren zerbitzuak

Uharteko Albienteen Zerbitzuak ondoko zerbitzuak ematen ditu:

Zerbitzu orokorrak eta herritarrari laguntzekoak

  • Informazioa.
  • Objektu galduak.
  • Instalazioak ireki eta itxi.
  • Bide publikoan aurkitzen diren kalte eta matxuren berri ematea dagokion zerbitzuari.

Prebentzioa eta herritarren segurtasuna

  • Herrian barna patruilatu delituzko ekintzak prebenitzeko.
  • Esku-hartzea erasoetan eta ekintza bandalikoetan …
  • Elkarlana beste poliziekin.
  • Ospakizunen kontrola.
  • Instalazio publikoen alarma sistemen kontrola.
  • Liskar pribatuak konpontzeko bitartekaritza lana egin.

Polizia judiziala

  • Salaketak jaso ekintza penalen eta ikerketengatik, dituen eskumenen barruan.
  • Genero Indarkeriaren inguruan emandako urruntze aginduen kontrola eta parte-hartzea.
  • Agintari Judizialek ezarritako neurrien kontrola.
  • Jakinarazpen edo errekerimendu judizialak egin.

Trafikoa eta mugikortasuna

  • Trafikoa antolatu eta arautu.
  • Trafikoa antolatu ikastetxeetako sarbideetan.
  • Trafiko istripuen argiketak bideratu.
  • Hainbat ospakizunetako ibilbideen seinaleztapena eta antolaketa planifikatu.
  • Ibilgailuak kaleetatik erretiratu.
  • Abandonatutako ibilgailuen espedienteak bideratu.
  • Bide-segurtasuneko kanpainak egin.
  • Bide-segurtasunaren aurkako arau-hausteen salaketak egin.

Administrazio polizia

  • Espazio-erreserben, pasabideen, obra-baimenen, terrazen … kontrola.
  • Mugikortasuna mugatua duten pertsonen ibilgailuentzako aparkatze-txartelak ematea.
  • Mugikortasunarekin erlazionaturiko espedienteak.
  • Jardueren kontrola. Taberna-terrazak, enpresak, etxabeak.
  • Txakur arriskutsuen baimenak eman eta zentsuaren kontrola.
  • Txakurren ordenantzaren aplikazioaren kontrola.
  • 4. mailako arma txartelen espedizioa, A eta B (Aire konprimatua) motak.
  • Soinuagatik jarritako salaketengatik etxebizitzetan eta lokaletan sonometriak egin.
  • Izaera administratiboko ordenantzei eta legeei eginiko arau-hausteen salaketak egin.
  • Zehapen-espedienteak kudeatu.
  • Tasak eta isunak kobratu.
  • Administrazioaren jakinarazpenak herritarrei eman (epai-zitazioak eta beste administrazioetako isunak).

Babes Zibila

  • Pertsonei laguntza eman istripuetan, uholdeetan, hondamendietan …
  • Osasun arazoak dituzten pertsonei arreta eman osasun zerbitzuak iritsi arte (Zerbitzuak desfibriladore bat dauka patruilako ibilgailuan eta agente guztiak badute berau erabiltzeko formazioa).