Zerbitzuak > Berdintasuna

Berdintasuna

Uharteko Udaleko Berdintasun zerbitzuak udalerriko berdintasunerako udal-politika publikoak bultzatu, diseinatu, planifikatu, kudeatu eta ebaluatzen ditu.

Sentsibilizazio, informazio eta aholkularitza-ekintzak ere garatzen ditu, bai barne-mailan (udaleko arlo desberdinei zein langileei), bai kanpo-mailan (herritarrei, elkarteei eta kolektiboei), emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunaren inguruan.

Zerbitzu honen bidez, toki-eremuan aukera-berdintasunerako eskubidea aplikatzea bultzatzen da, emakumeek eta gizonek gizartearen eremu guztietan askatasunez parte hartu ahal izateko ekintzak sustatuz: ekonomian, politikan, kulturan, gizartean, kirolean eta abarretan, ikusgarritasun, autonomia eta erantzukizun-baldintza beretan.

Bere ekintzen artean sartzen dira familia, lana eta bizitza pertsonala bateratzeko eta erantzunkidetasuna sustatzeko jarduerak.

 

Helburu estrategikoak:

  • Generoikuspegia integratzea udal-politikaren arlo guztietan.
  • Uharten emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreala eta eraginkorra bultzatzea.

 

Zein esparrutan egiten dugu lan?

  • Tokiko Gobernamendua eta generozeharkakotasuna
  • Emakumeen kontrako indarkeria
  • Zaintza, erantzunkidetasuna eta kontziliazioa: zainketen, erantzunkidetasunaren eta kontziliazioaren aldeko Tokiko Ituna
  • Emakumeen ahalduntzea, parte hartze soziopolitikoa eta balioen aldaketa

 

Sentsibilizazio kanpainak:

  • Martxoak 8
  • Herriko jaiak
  • Azaroak 25