Turismoa > Monumentuak

Monumentuak

ARKITEKTURA ZIBILA

cascoantiguo

Arkitektura zibila ere ongi ordezkatua dago gure hiribilduan. Ezpeletako Juan XV. mendean, izen bereko toponimoan, jauregi eder bat eraiki zuen, Errege berak edo Vianako Printzeak bisitatua, baina ez da eraikin horren aztarnarik gelditzen. Uharteko kaleak leinu-etxe ugariz ornituak izan ziren, eta horien aztarna batzuk mantentzen dira eskualdeko herri-arkitekturako besteen artean.

Horren lekuko argia da Done Eztene auzunetik eginiko ibilbidea, bitxiena eta interesgarriena duen antzinatasunagatik.

 

SAN JOAN EBANJELARIA

iglesiadehuarteErdi Aroan eraikia, gaur egungo tenplua kokatzen den leku berean. Hainbat zatiz osaturiko habearte artikulatua eta harrizko ganga batez estalia. Azken zatiaren gainean dorrea altxatzen da.

“Beheko eliza” izenez ezagutzen zen, Done Eztebe elizatik -“goiko eliza”- bereizteko. XVI. mendean handze lanak egin zituzten, gurutzadura eta burualdea, baina obra-lanak ez ziren bukatu eta zimentuetatik hasitako handitze berri bat egitera behartuak izan ziren. Elizaren gorputz osoa. Obra-lanak urte batzuk irain zuten erabat bukatu arte.

1775. urtean elkartu ziren bi parrokiak; ondorioz, tenpluaren tamaina handitu behar izan zen eta, helburu horrekin, Jesus Haurraren kapera eraiki zen. Hainbat aldaketa eta erreforma jasan ditu tenpluak gaur egungo zurruntasun arkitektonikoa lortu arte.

Huarte_virgen_blancaGure elizak badiru aipagarriak diren hainbat elementu artistiko: Arrosa-lehioa -tradizio gotikoko erliebeekin landutako bi moldurakoa- eta bataiarria dira, seguruenik, San Joan Ebanjelariaren eliza zaharretik kontserbatu diren testigantza urrietako bi. Arrosa-lehioko moldura bakoitza hogei motiboz osatuta dago, irudi fifuratoboak eta izaera abstraktoko geometrikoak tartekatuz.

Baina, zalantzarik gabe, Andre Mari Zuriaren irudia da bitxirik preziatuena eta interes artistiko handiena duena. Marmol zurian landutako irudi bat da, Andre Maria Haurra besoetan duela, eta marmol beltzezko oinarri baten gainean dago. Oinarrian latinez idatzia baina karaktere gotikoekin grabatutako inskripzio batek bere istorioaren berri ematen digu. Andre Maria 1349an ekarri zen Parisetik eta Martín Huarte jaunak, Iruñako merkataria, elizari eginiko oparia da. Eskulturaren kalitatetik ondorioztatu dezakegu autoreak gotiko frantsesak Parisen bizi zituen urte berezi haietako artista hoberenen artean zegoela. Hainbestekoa da uhartearrek Andre Mariari dioten debozioa, esan daitekela ia-ia bazter ordezkatu duela elizaren izenpeko Santua.

Erretaula nagusia interes artistiko handikoa da ere. 1535ean Juan Bustamante Lizarrako artistak margotua. Egurrezko euskarria du eta bigarren solairua eta teilatupea estaltzen ditu, Kristoren bizitzaren hainbat pasarte irudikatzen du. Erretaularen gorputz eskultorikoa ebanjelarien irudiak osatzen dute, San Joan buru dela eta gurutziltzatu bat goialdean. Artista egilea ezezaguna da.

Uharteko elizak baditu bisitariaren harreta merezi duten beste arte obrak ere

 

DONE EZTEBE ELIZA

Erdi Aroan erakikitako Done Eztebe Elizari buruz, hainbat berri dokumentatuak daude eta horien bidez bere ezaugarriak berregin ditzakegu.

Oihana mendiko ekialdeko hegalean kokatuta zegoen, eta horregatik esaten zitzaion goiko eliza. Kalitate txarreko materialekin eraiki zen eta horren ondorioz etengabeko konponketa lanak egin behar izan zuten, horren lekuko dira aurkitutako hainbat dokumentu.

Eraikina habearte motz eta estu batez osatuta zegoen, burualdean azpil antzera bukatua, eta bi lekuak harrizko gurutze-gangekin estaliak.

Herritik urrun eta eraikina hondatua egoteak eliza eta leku berri batean pentsatzera eraman zituen, eta honela XVIII. mendeko lehenengo urteetan tenplu berriaren eraikuntza lanak hasten dira, gurutze latinozko oinplanokoa. Lehenengo elizako aztarnarik ez da geratzen eta oroimen kolektibotik desagertzera zuzendua dago.

Eliz berria laster abandonatuko zen, 1775. urtean bi elizak bateratzearen ondorioz. Hiribilduaren hilerri bezala erabili izan zen ondoren, eta gero eta gehiago hondatuz joan zen. 1900. urtean hilerria orain dagoen tokira aldatu zen, eraikina funtzio berrietarako erabili zen eta gehiago hondatu, azken aldian ardientzako korta gisara erabili arte.

Gaur egun, XVIII. mendean eraikitako tenpluaren sarrerako hormak besterik ez dira kontserbatzen, arku zuzeneko portalearekin.

Bi elementu artistiko kontserbatu dira tenplu zaharretik: bataiarria eta erretaula nagusia. Biak daude Uhartetik kanpo: Urrotzen lehenengoa eta Nagoren bigarrena.

 

AURREKARIAK

Uharteren existentziaren lekukotasuna ematen diguten lehenengo dokumentu historikoak XI. mendekoak dira eta Done Eztebe Monasterioa administratiboki Leireko abadiako zela adierazten dute. Gure udalerriaren jarduerari eta zabalkundeari buruz fede ematen du Done Ezzteberen mendeko ospitalea, 1135 eta 1229 urte artean Iruñako Apezpikuaren jabetzekoa. Zabaltze hau seguruenik eman zen Done Jaku Bidea bertatik pasatzen zelako, Erdi Aroko bide kulturala eta ekonomikoa baitzen.

Garai horretan bertan bigarren eliza bat eraiki zen San Joan Ebanjelariaren izenpean, baita ere Santa Eugeniari eskainitako eliza baten berri dago, baina honen inguruko dokumentu aztarna guztiak galdu dira.

Beranduago, XVIII. mendean (1775) eta prozesu luze baten ondotik bi elizak batu ziren eta ordutik gaur egun arte bizilagun guztiak eliza bakat batekoak dira: San Joan Ebanjelaria eta Done Estebe Lehen Martiria.