Zerbitzuak > Kirolak > Igeriketako zuzendutako entrenamenduak.

Igeriketako zuzendutako entrenamenduak.

Igeriketako zuzendutako entrenamenduak.

 

Covid 19ren pandemiaren ondorioz gaur egun dugun egoera dela eta, non gero eta mugatuago dagoen zuzendutako edo taldeko kirol-jarduera, Kirol Zerbitzua jarduera fisikoa sustatzeko eta udal-igerileku estaliak erabiltzeko, hilean behin, udal webgunean, igeriketako entrenamenduak argitaratuko ditu, hastapen eta aurreratua mailetarako.

Langile kualifikatuek egiten duten entrenamendu-plangintza da, azarotik maiatzera arte, eta astean bi saio egiten dira.

Interesa duten erabiltzaileek entrenamendu horiek igerilekuan libreki egin ahal izateko deskarga ditzakete, aldez aurreko hitzorduaren bidez sarrera erreserbatuz.