Zerbitzuak > Euskera > Kanpainak eta Jarduerak

Kanpainak eta Jarduerak

KANPAINAK ETA JARDUERAK

Familiei zuzendutako kanpaina eta jarduerak:

ERA – Belaunaldien aukera. Euskaraz ikasten duten haurren gurasoei laguntza eta baliabideak eskaintzeko eta seme-alaben ikas-prozesua osatzeko asmoz sortutako webgunea.

Ongi etorri jaioberri! Haurrak jaiotzen diren urtean etxera igortzen zaien liburuxka.

Euskarazko D ereduan matrikulatzearen aldeko kanpaina. Helburu du haurrek adin goiztiarretik euskaraz ikastea. 

Bakoitzari berea. Uharteko ikastetxean D ereduan matrikulatutako familientzako liburuxka.

Parkelaguna. Haurrak eta gurasoak elkarrekin euskaraz jolasten. Gurasoek euskararen oinarrizko ezagutza izan (B.1. maila edo baliokidea, gutxienez) eta 0-6 urte bitarteko seme-alabak dituzten familientzat.

Haur eta Gazteentzako jarduerak:

Xamarikorekin Jolasean. Virgen Blanca Ikastetxeko HHn eta LHko 1. mailan, jostaldietan, euskal jolasak ikasteko jarduera.

Bertsolaritza irakaskuntzan. LH5. eta LH6. Mailetan, bertsoen bidez, ahozkotasuna lantzeko programa.

Oporraldietako Hiri Kanpaldiak. Haurren oporraldietan eskaintzen dira: Inauteriak, Aste Santua eta Uda.

Udalekuak euskaraz. Euskal Herri mailan eskaintzen diren euskarazko udalekuen bilduma, LHrako eta DBHrako. (PDF-ak)

Udalak diruz laguntzen ditu irailean ateratzen duen deialdia bidez.

Euskarazko Produktuen Katalogoa. Azaro aldera argitaratu eta ikastetxeetan banatzen da foiletoa, baina urte osoan zehar webgunea kontsulta daiteke. (Haurrak eta Gazteak PDFak)

Kimikarin. Gazte zerbitzuarekin elkarlanean, Ugazten kimika esperimentuak egiteko antolatzen diren tailerrak.

Bestelako kanpaina eta jarduerak:

Helduen matrikulazio kanpaina, helduok euskara ikastera bultzatzeko kanpaina.

Udalak irailean diru laguntza deialdia argitaratzen du ikastaro estentsibo, trinko eta barnetegietarako.

Mintzakide / Gurasolagun. Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzeko programa da.

“Euskara merkataritzara”. Uharteko merka-tariei doan eskaintzen zaien programa bat da. AHIZE enpresaren bitartez egiten da eskaintza eta euskararen presentzia eta erabilera herriko establezimenduetan sustatzea du helburu.

Merkataritzako establezimenduetako errotuluetan euskara erabiltzeko diru-laguntza (PDF). Errotulu finkoak diruz-laguntzen dira. Eskaerak egiteko epea urte osoan zabalik.

Udaletxean ere euskaraz! Mahai-gaineko egutegien bidez herritarrei arreta euskaraz eman dezaketen langileak identifikatzen dira.

Ze berri? euskararen sustapenerako udal-arteko aldizkaria. Urtean 6 zenbaki argitaratzen dira, 95.000 aleko tirada du eta etxez etxe banatzen da. Urte osoan zehar kontsulta daiteke webgunean.

Euskaraldia / Euskararen Hamabostaldia.  Bi urtean behin Euskaraldia ospatuko da azaro-abenduan. Aurretik, Euskara Zerbitzuak urtero Euskararen Hamabostaldia antolatuko du, hainbat ikastaro eta jarduera eskainiz.

Euskara Zerbitzuak, gainera, zerbitzu hauke ere eskaintzen dizkizu:

  • Hizkuntza arloko aholkularitza.
  • Herritarrentzako arreta, administrazio-prozedurak euskaraz izapidetzen laguntzeko eta soziolinguistikarekin zerikusia duten gaien inguruan.
  • Toponimiari eta udalerriko kaleen, plazen eta lekuen izenei buruzko argibideak, bai eta grafia zuzenari buruzkoa ere.
  • Erregistro zibilean izen-abizenak euskaraz erregistratzeari buruzko argibidea.