Albisteak > Espazio soziokulturalak

Espazio soziokulturalak

UHARTEKO ESPAZIO SOZIOKULTURALETAN HOBEKUNTZA ETA MANTENTZE LANAK


Uharteko Udalak eraikuntzak hobetu eta ahalik eta baldintza onenetan mantentzeko lanean jarraitzen du. Pixkanaka hobekuntza lanak egiten ari dira Kultur Etxeko eta Plazaldeko eraikinetan.
Plazaldea

PLAZALDEA izeneko eraikina (eskola zaharrak edo erabilera anitzeko espazioak) erabilera soziokulturaletara bideratutako gunea da nagusiki, eta kultura sustatzen laguntzea du helburu. Uharteko kolektibo eta bizilagunendako partaidetzarako eta erreferentzia soziokulturalerako gune gisa balio izatea. 16 gela ditu, eta horietan udal-zerbitzuek, talde eta elkarteek antolatutako hainbat jarduerak egiten dira.
2019an eraikinaren teilatua zaharberritu zen. Era berean, berokuntza-sistema hobetu da, erabilera-ordutegien arabera gela bakoitzean berokuntza modu independentean programatu ahal izateko eta bide batez energia-kontsumo jasangarriagoa egiteko.
2020. urtearen amaieran, espazioak identifikatzeko eta seinaleztapena hobetzeko lanak abiarazi ziren; lan nagusia horietan zegoen gehiegizko informazioa  garbitzea izan da. Udal-eraikinak egoera onean mantentzeaz gain, bertan garatzen diren jarduera eta zerbitzuak erraz identifikatzeko euskarriak jarridira, espazio hauen nortasuna indartuz eta erabiltzaileei guneak identifikatzeko erraztasunak emanez.
Egindako lan guzti hauek,  udal-zerbitzuen arteko lankidetzari eta Uharte eta Esteribarko  Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko Mankomunitatearen Enplegu Sozial Babestuaren Proiektuari esker egin dira. Azken honek eraikinaren barruan egiten ari diren pintura lanak egiteaz arduratu da, pasiloetako horma guztiak eta eraikineko ate guztiak margotu dituztelarik.
Deltadec enpresa eraikinak, gelak eta zerbitzuak identifikatzeko euskarri guztiak diseinatu eta jartzeaz ari da arduratzen. Aurreikusten denez, Plazaldeko fatxadaren kanpoaldeko totema margoatzearekin amaituko dira lanak.

 

Kultur Etxea

Kultur Etxean ere hainbat hobekujntza lan egin dira: identifikazio-errotulua jarri da, sarrerako biniloa berritu da, fatxadaren kanpoaldean jarduerak zabaltzeko beira-arasak eta euskarriak jarri dira, eta atezaindegia identifikatu da, eraikinak dituen zerbitzu eta jardueren informaziorako sarbidea hobetze aldera.
Era berean, ekitaldi-aretoko kontrol-kabinako zuloa handitu da, soinu- eta argi-teknikariek egiten duten lana baldintza hobeetan egin dadin.

 

Eraikinen fatxadak:

 

    

 

Kultur Etxearen kontrol-kabinako zuloa handitzea:

Plantas que dan vida:

Pintura-lanak: